XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ezin du. Ez dut bere goiburua ezagutzen.

Esperantzak eta penak badituela esan dit: ez omen dagokit.

Jainkoaz ari ote da? Agian Jainkoarengana jo beharko nuke.

Leize zuloaren hondoan nago, eta ez dakit jadanik otoitz egiten.

Bere tristurak azalduko balizkit, ulertuko ote nituzke bere isekak baino hobekiago?

Eraso egiten dit, orduak eta orduak ematen ditu munduan ukitu nauen edozertaz lotsa nadin, eta haserratu egiten da nigar egiten badut.

- Ikusten duzu gizon gazte dotore hori etxe eder eta patxadatsuan sartzen: Izena du Duval, Dufour, Armand, Maurice, zer dakita?

Emazteki batek bere gogo osoa eman du txoro maltzur hori maitatzen: emaztekia hil egin da, santa bat dateke zeruan dudarik gabe, presentean.

Heriotzera eramango nauzu hark emazteki hura heriotzera eraman zuen bezala.

Hau da gure fatua, karitatezko bihotzona...

Horra! baziren egunak non harat-honat dabilen gizon orori eldarnio irrigarri baten panpin zeritzon; irri egiten zuen modu nazkagarri batez, luzaro.

- Gero, berriro ama gaztearen erak hartzen zituen, arreba kuttunarenak.

Hain basatia ez balitz, salbo ginateke!

Baina bere linburkeria ere mortala da.

Bere mirabe naiz.

- Ai! eroturik nago!

Egun batez agian miragarrikiro desagerturen da; beharrezkoa da jakin dezadan ordea: zeruren batera igo behar badu, nire laguntxoaren jasokundea ikus dezadan!

Hau bikote bitxia!